sábado, 4 de marzo de 2017
Ipuina kontatzeko nondik norakoak
Hementxe daukazue ipuina prestatzeko behar duzuen informazio guztia. Arretaz irakurri eta aipatzen diren puntu guztiak kontuan eduki emaitza ona lortzeko.
Ipuin kontalari lanetan
Ariketa honen helburua, taldeka ipuin kontalariaren paperean sartzea izango da. Azken egitekoa ikasle gazteagoen ikasgelara joan eta haiei ipuin bat kontatzea izango da.
Ipuin bat ondo prestatzeko eta kontatzeko kontuan hartu behar dituzuen pausoak eta aholkuak blog honen hurrengo sarreran aurkituko dituzue. Beraz, arretaz irakurri eta puntu guztiak ondo landu beharko dituzue, ipuina behar den moduan kontatzeko.
Guzti honekin hasi aurretik, galdetegi bat bete beharko duzue zuen aurre ezagutzak zeintzuk diren jakiteko. Animo egitekoarekin!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)